alta tensión
- 1. Fis.
Europako arauen eta Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoaren arabera, 1.000 V-etik gorako tentsioa, korronte alternokoa bada, eta 1.500 V-etik gorako tentsioa, korronte zuzenekoa bada. Goi-tentsioa erabiltzen denean airean zehar arku elektrikoak sortzeko arriskua dagoenez eta goi-tentsioak eragindako elektrokuzioak hilgarriak gerta daitezkeenez, isolamendu eta babes-neurri bereziak behar dira. Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-lineen eremuan, oro har, 30 kV edo 35 kV-etik gorako tentsioari deritzo goi-tentsio.